XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi izanik, pentsatzekoa da zenbait kasutan amplt; n ampgt;-k ez ote duen aurteko bokalaren edo diptongoaren sudurkaritasuna adierazten: honela, christiain (2), escoinnecoara (64-65) eta ziurragoa dirudien orntia (445) / orci (151).

Bistan denez, hitz guztiotan azaltzen zaizkigu bai n-dun bai n gabeko formak ere.

23 Hauxe da, izan ere, erronkariarrek berek zenbait bokalen sudurkaritasuna irudikatzeko maiz erabili duten metodoa. Testuen berrikusketa arina egiten badugu, metodo beronetaz baliatzen bide dira ErDot, GarO eta GarO2 deitu ditudanak behinik behin. HualDot eta HualEb-ek, aldiz, gainean puntu bat duen n darabilte (amplt; n ampgt;), geroago Bonapartek (ik. Astete, 1869) amplt; V ampgt; ohizko diakritikoaren truke aldatuko duena. Mendigacha bidankoztarrak amplt; n ampgt; erabiltzen du, noizik behin txikiagoa eta altuxeago ezarria agertzen delarik ere: amplt; n ampgt; (Irigoienen (1957) edizioaren datuen gainean ari naiz, ez baitut Mendigacharen gutunak ikusterik izan). Zenbaitetan Mendigachak nasal dioen ohar bat eransten du hitzen gainean. Halaber, Azkueri idatzitako bederatzigarren gutunean betiere Irigoienen arabera 1903ko urriaren 29ko data duen hartan alegia, honako hau oharterazten dio: Ene gein ona: Albertencia bat biardaud egin obeki ssakintzan, itz anisstan, nea, pronunciatadigu sudurrez letra isaribage, cainnola, aintza (cabra), artzaina (pastor), lun (lino) eta berze anich; escribitandaudan aldioroz zomait itz sitenbada edo sitenbarimada isarendud antzineko itzetan bikala (Irigoien 1957: 128). Antza denez, asmo horretaz aldizka baino ez zen oroitu, geroko gutunetan bi motatako n-ak arrunta eta txikiagoa eta ohardun zein gabea txandakatu baitzituen.

Zalantzazkoa deritzot, ordea onriari (232) hitzaren o-ren sudurkaritasunari.

Azkuek ore dakar ((R-uzt), honor, honra, honneur. [...] (R-bid), honras fúnebres, honneurs fuñebres. s.u.), baina E-zko testuen lekukotasunek ez dute ebakera horren erakusgarririk eskaintzen. 24. Cf Gar O onriari, E Dot onre, onriari, HualDot honriari, HualEb (h)onreric. Bistan denez, adibideotan ez dira ageri Hualderen amplt; n ampgt; eta Bonaparteren amplt; V ampgt;, bokal sudurkariak adierazteko erabiltzen dituzten grafemak alegia (ik. aurreko oharra).

4.1.2. Herskarien grafiak oro har ohizko sistema zaharrari atxikitzen zaizkio.

Guztiarekin ere, [k]-ren agerpenari bagagozkio, aipatzekoa da hitz hasieran darabilen amplt; ch ampgt; grafema kultista: christiain (2) / cristiaya (9), Christoren (10) / Cristoren (11).

Gainerakoetan oso arrunta da: nontic (6), ecun (6), cruche (20), icasi (27), Jeinarequi (38-39), ezquerreco (63), andiqui (489), etab. [g]-ren kasuan amplt; g ampgt; eta amplt; gu ampgt;-ren arteko ohizko banakuntza agertzen da: graciaz (4), gore (7), Jeinaganic (7-8), figura (24), dugu (26), grelaric (37), etab. alde batetik eta Juangueico (3), guizona (10), eguitea (33), etab. bestetik.

O-ren salbuespen bakanak zuzendu egin dira edizio honetan: Joang[u]eyco (295, 469) eta g[uampbrvbar;izon (317).

Santigueta (31) hitzak zalantza sortarazten du beraren ebakera dela eta.

Santiguatu-ren aditz izena denez gero, zail da antzematen grafiaren arabera [ge] ala [gue] ulertu behar dugun; honetaz, gainerako testuen lekukotasunek, gainera, ez digute ezertan ere laguntzen: ErDot HualDot EDot santiguatia, A santigeta (baina ziuraski O-ren grafian oinarriturik).

4.1.3. Arestian ohartu legez, erronkarieraz [x] igurzkari belarea bi motatako hitzetan 25 Cf. Y así como en Bizkaya los que pronunciamos esos vocablos con dx-dxan, dxo, dxokatu hacemos, por lo general, una excepción con las palabras jaun, jaungoikoa y nombres propios como Juan y José así les [sic] roncaleses dicen jeina por señor y Jangeikoa, con dos o tres variantes, por Xaungoikoa, además de Juan, José etc. (Part, 220); cf, halaber, Aparte de préstamos recientes como justo (A Sal. justo), j (= esp. j) aparece en jein, jin. señor, Jangeikua, etc. Dios, A Sal. jaun Jaungoikoa, S jaun, Jínko. El mismo hecho se da en condiciones análogas en las mismas palabras por lo menos en vizc. (Pos, 286). Ohar bedi bi autoreok aipatzen dutela ezaugarri hau bizkaieraz ere gertatzen dela (cf. FHV, 170-173). ager daiteke: mailegu berrietan izen propioak barne eta liturgiarekin zerikusirik duten hitzetan.

DU-n e eta i bokalen aurrean amplt; g ampgt; grafemak adierazi ohi du delako hots arabigoa 26 Invasión arábiga deitzen dio Azkuek (Part, 220) eta ez da bakarra [x]-ren hedakuntza honi. Gaiari buruzko XVIII. mendeaz geroztiko aipamenak Blanca Urgellek (1987: 369 hh) bildu ditu.(...).